Gorbeialdeko Kuadrilak antolatuta, doan.
Gorbeialdeko Kuadrilak biltegiko langile zein orgak gidatzeko ikastaroa antolatu du.
Uztailaren 10etik 21era izango da, astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era, Legution.
Langabetuei zuzenduta dago, eta doan da.
Izena emateko zein informazio gehiago jasotzeko, jo Gorbeialdeko Kuadrilara (Murgia), deitu 945 430167 telefono zenbakira edo idatzi ekonomia@gorbeialdea.eus e-posta helbidera.