Ecovidrio enpresak eta Estribaciones del Gorbea enpresako zabor-partzuergoak beirazko ontzien birziklapena eta bularreko minbiziaren prebentzioa sustatzeko kanpaina aurkeztu dute.Joan den ostegunetik (hilak 14) eta datozen asteetan, bi iglu more daude Zuiako udaletxeko plazan, Murgian. Ecovidrio enpresak edukiontzietan utzitako beirazko ontziak Minbiziaren Aurkako Elkartasuneko Sandra Ibarra Fundazioari emango dizkio.

Bularreko minbiziarekiko kontzientziazioaren eta elkartasunaren ikur gisa, Agatha Ruiz de la Pradak miniglu berezi bat diseinatu du, eta bertan Sandra Ibarra Fundazioaren “Bizitzaz beteak” lema nabarmentzen da. Miniglua Miniglu.es webgunearen bidez eskuratu ahal izango da, eta onurak Sandra Ibarra Fundazioari emango zaizkio, minbizia prebenitzen eta ikertzen laguntzeko.

Beira birziklatzeari buruzko datuak Gorbeialdeko Kuadrillan

2020ko azken datuen arabera, Gorbeialdeko Kuadrillako biztanleek 408 tona beirazko ontzi birziklatu zituzten, hau da, biztanle bakoitzak batez beste 41,7 kg birziklatu zituen.

Edukiontzien tasari dagokionez, Kuadrillak, batez beste, 65 biztanle ditu edukiontzi bakoitzeko, eta 151 iglu ditu instalatutako beirazko ontzien hondakinentzat.