Udalak antolaturik, datorren ostiralean, apirilak 5, 17:00etan hasita, bisita labur bar egingo da Pauldarren eraikin eta orubean, hezkuntza-komunitateari eta, oro har, zuiar hiritarrei eskainita.
Zuiako udalak, hezkuntza-komunitateak eta Zuiako hainbat hiritarrek egindako eskakizun eta iradokizunak jaso eta aintzat harturik, bisita gidatua antolatu du Aita Pauldarren lehengo komentu erosi berriko eraikin eta instalazioak ikusi eta ezagutu ahal izateko, bertan kokatuko baitira udalerriko eskola-gune guztiak.
Bisitari esker, aipatutako eskakizunei behar bezala erantzuteaz harago, udalak parte eta jakitun egin nahi dut Zuiako gizartea, zeharo sinistuta baita honako proiektu hau funtsezkoa dela irakaskuntza publiko eta kalitatezkoa eskainiko bada. Halaber, Euskal Gobernuaren hezkuntza-sailarekin izandako elkarrizketen berri emango da eta, nola ez, zuiar hiritarrek egin lezaketen edozein iradokizun jaso.
Bisita 17:00etan hasiko da lehengo komenturako sarreratik bertatik abiatuta eta 90 minututakoa izango dela aurreikusten da.