(argazkian, udal bandoa. Beheko argazkietan osoa ikus dezakezu)  Murgiako Administrazio Batzarra eta Zuiako Udala gizalegearen aurkako jokabideak ikusten ari gara udalerriko kaleetan, eta herritarren kexak jasotzen ari gara.Jokabide horiek erraz asko konpon daitezkeelakoan, eskaera hau batera egitea erabaki dugu, Zuian bizi diren pertsona guztiak kontzientzia gaitezen eta, guztien artean, bizikidetza hobetuko badugu.Honako hauek dira gizalegearen aurkako jokabide nagusiak, hainbat kexaren sorburu:• Ibilgailuen abiadura handiegia Murgiako kaleetan zehar, bide nagusiak erabili beharrean, sarritan, bigarren mailako bideak erabiliz.• Murgiako erdigunean arauz kontra aparkatzea, espaloien gainean eta beste toki batzuetan, inguruko aparkalekuetan behar bezala aparkatu beharrean.• Txakurren gorotzak, jabeek bide publikoetatik jasotzen ez dituztenak.• Zaborra kalean eta espaloietan, pertsonak, sarri taldeka, ontziratutako produktuak kontsumitu ondoren, bertan utzi edo inguruan botatzen dutena.• Ekintza bandalikoak jabetza publiko zein pribatuetan.Jokabide horietako asko oharkabean egiten dira, gainerako pertsonei eragiten diegun kalteaz eta arriskuaz ohartu gabe. Jakin behar dugu eta jakitun izan, adibidez, zer arrisku dakarren gehiegizko abiadurak edo gaizki aparkatutako ibilgailuek oinezkoentzat eta beste ibilgailu batzuetarako.Izan ditzagun geure kaleak eta udalerria garbi, gorotzik eta zaborrik gabe. Errespeta ditzagun espazio eta elementu publiko eta pribatuak, erabil ditzagun, goza ditzagun baina utz ditzagun aurkitu ditugun moduan edo hobeto.Horrela, guztion ahalegin txikia eginik, pertsona guztientzako ingurune atseginagoa, errespetuzkoagoa eta erosoagoa lortuko dugu, bizikidetzari lagunduko diogu eta herri hobea izango dugu. Zabal dezagun mezu hau geure inguruko pertsonen artean ere.Eskerrik asko zuen ahaleginagatik.