Bularreko minbizia tumore gaizto ohikoena da eta emakume euskaldunen artean heriotza gehien eragiten duena. Goiz detektatzea oso garrantzitsua da, tratamendu eraginkorragoak eta hain agresiboak ez direnak egin daitezkeelako, eta horrela, bizi-kalitate hobea eta biziraupen-tasa handiagoa lortzen da.Hori dela eta, Osakidetzak apirilean programako aldi berri bat jarriko du martxan.
Nori zuenduta dago? Euskadiko 50 eta 69 urte arteko emakumeentzat, bai eta 40tik 49ra bitartekoentzat ere, bularreko minbizia aurrekariak baldin badituzte lehen mailako senideen artean (ama, ahizpa, alaba, aita, anaia, semea).
Nola hartu parte? Parte hartzeko deia gutun baten bidez egiten da: hortxe jakinarazten dira hitzorduaren lekua, data eta ordua.
Non egiten da proba? Gasteizko Santiago Hospitalean.
PROGRAMAREN BERRI JASOTZEKO TELEFONOA: 945 14 69 13