Murgia, 2020ko martxoaren 23a _ Zuiako Udalak zuregandik gertu egon nahi du, bereziki ETXEAN GERATU BEHAR DUGUN honetan.Hori dela eta, hurrengo lerro hauetan, ELKAR, GUZTION ARTEAN, ZAINTZEKO AHOLKUAK helarazten dizkizuegu:
1_Nola zaindu zeure osasuna eta intereseko informazioa: - Garbitu eskuak maiz.
- Eztul edo doministiku egitean, estali ahoa eta sudurra ukondoarekin edo zapi batekin. Bota zapia, ondoren, eta garbitu eskuak alkoholez egindako esku-desinfektatzaile batekin edo urarekin eta xaboiarekin.
- Eutsi, gutxien dela, bi metrotako tarteari, inguruan dituzun pertsonekin.
- Ez ukitu begiak, sudurra eta ahoa.
- Garbitu sarri etxean eskuekin ukitzen dituzun gauzak (sukaldeko gainaldea, ateetako heldulekuak, etab.).
- Ahal baduzu, egin erosketak edo gestioak telefonoz edo internetez.
- Koronabirusari atxiki dakiokeen edozein sintoma baduzu (eztula, arnasteko zailtasuna eta/edo sukarra), deitu Zuiako anbulatoriora (945 43 00 30 goizetan. Arratsaldeetan: 945 24 44 44).
- Gogoratu ohiko errezetak beste 2 hilabetez luzatu direla zeure txartelean.
2_ Zaindu hurkoa: - Laguntzarik behar duen pertsonaren bat ezagutzen baduzu, jakinaraz diezaiokezu udalari berari (945 43 00 05 8:00etatik 14:30etara) edo Zuiako boluntario-taldeari (695 71 68 04).
| |
INFORMAZIOA ETA LAGUNTZA Oinarrizko beharrak beteta izan ditzazun, batez ere adinekoa bazara, gaixotasun edo desgaitasunen bat baduzu edo familiaren laguntzarik ez baduzu, eta laguntza behar baduzu: - janari, higiene eta garbiketa-erosketak jasotzeko,
- hartu ohi dituzun botikak jasotzeko,
- zaborra ateratzeko,
- bakardadeari ihes egin eta norbaitekin hitz egiteko,
- presako izapide eta gestioei buruzko kontsultak ebazteko,
- egurra metatu eta hornitzeko,
- animaliak zaintzeko... JARRI GUREKIN HARREMANETAN.
ZUIAko UDALA. Telefonoa:945 43 00 05 (8:00etatik 14:30etara). Helbide elektronikoa: azuia.general@ayto.araba.eus ZUIAko BOLUNTARIOEN TALDEA. Telefonoa: 695 71 68 04 ZUIAko ANBULATORIOA. Telefonoa:945 43 00 30 goizetan. Arratsaldeetan 945 24 44 44 EGIN KOMUNITATE, GERATU ETXEAN eta ZAINDU ELKAR! ANIMO! | |