Gopegin, Kukuso Taldeak antolatuta.
Kukuso Taldeak berriro ere ekin dio Death Kafe saioak antolatzeari. Oraingoan, Gopegin izango dira, Artzegi tabernan: azaroaren 13an gaztelaniaz; eta azaroaren 20an euskaraz, 18:00etatik 20:00etara bitartean.
Death Kafe-ak dira heriotzaren tabuak apurtu eta gai horietaz hitz egiteko espazio erosoak.
Joan nahi dutenek hobe dute aurretik konfirmatzea honako telefono zenbakira deituta: 655 729191 (Maider).