Laguntza ekonomikoen deialdi publikoa da, desgaitasun egoera aitoruta duten pertsonentzat eta garapen arazoak dituzten 0-6 urte bitarteko adingabeentzat.
Deialdiaren arabera, honako hauek dira diru-laguntza jaso ahal izango duten laguntzak (2021eko irailaren 16tik 2022ko abenduaren 30era, bi egunak barne, erositakoak edo gauzatutakoak, eta aurreko deialdietan diru-laguntzarik jaso ez badute):
1. Ohiko etxebizitzan irisgarritasuna hobetzeko laguntzak.
2. Etxeko jarduerak egiten laguntzeko produktuak.
3. Zaintza eta babes pertsonalean laguntzeko produktuak.
4. Komunikazioan eta informazioan laguntzeko produktuak.
5. Mugikortasun pertsonalean laguntzeko produktuak eta lekualdatzeko gaitasuna handitzeko laguntzak.
6. Laguntza espezializatua (2021eko irailaren 16tik 2022ko azaroaren 30era egindakoak, bi egunak barne).
7. Bestelako laguntza bereziak eta osagarriak.
ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA ETA TOKIA
Eskabideak aurkezteko epea 2022ko irailaren 15ean amaituko da.
Argibide gehiago nahi izanez gero, udaletxeko gizarte langilearen bulegora jo dezakezue.