Zuiako udalak onartu du 29.000 euroko partida bat herrian kulturaren, aisialdiaren eta euskararen arloetan garatzen diren jarduerak laguntzeko.
Lehentasuna honako programa hauek izango dute:
- udalerrian gizarte-ongizatea eta aukera-berdintasuna sustatzen dutenek,
- euskararen erabilera eta herritarren parte-hartzea sustatu eta bultzatzen dutenek,
- egoera larrian edo baztertzeko arriskuan dauden taldeen gizarteratzea bermatzen dutenek,
- eta tokiko tradizioak berreskuratzea eta bizi-kalitatea hobetzea sustatzen dutenek.
EPEA: Ekainak 9.
Inprimakiak: https://www.zuia.eus/es/A_tu_servicio/Ayudas_y_subvenciones