2009 eta 2014 artean jaiotakoendako.
Udalak, Gaztezuia programaren baitan, hainbat ekintza antolatu ditu 2009 eta 2014 artean jaiotakoentzat.
Batetik, otsailaren 22an DJ eta pizzak ekintza antolatu dute Bea Murgia etxean, 20:00etatik 22:00etara. Interesatuek izena eman beharko dute otsailaren 16a aurretik hemen.
Eta, bestetik, martxoaren 15ean, Araski-ren saskibaloi partidua ikusteko txangoa antolatu dute. Honetarako izenematea otsailaren 28an itxiko da. Eman izena hemen.
Batean zein bestean plaza kopurua mugatua da; eta plazak gaindituko balira, zozketa egingo litzateke.