Irudian, Domingo de Sautu kaleko itxura obrak egin ondoren.YARRITU S. A. enpresak egingo ditu, 1.607.898’19 euroko aurrekontuarekin (BEZa barne).Proiektuak Murgiako erdialdeko azpiegituren erabateko berrikuntza ekarriko du eta baita inguruko itxuraren aldaketa ere.Gurutze Gorritik Ametzagako mugaraino doan Domingo de Sautu kaleko saneamendu sareko azpiegiturak zahartuta daude, fibrozementua eta guzti dago eta pitzadura asko ere badituzte. Erabat berrituko dira eta, aldi berean, 2 kilometro inguruko zati horretan komunikazio eta elektrizitate sareak lurperatuko dira. Lanak aprobetxatuko dira, era berean, herriaren erdialdean, 2 plazen arteko esparruan, oinezkoek lehentasuna izango duten gune berri bat sortzeko. Obrak azaroan hasiko dira eta egiteko epea 8 hilabete ingurukoa da.