Distantzia ertaineko Euskadiko eta Arabako txapelketarako balioko du probak.Zuia Duatloia apirilaren 24an ospatuko da, eguraldiagatik atzeratu eta gero. Goizez egingo da, 10:00etatik aurrera.Estatuko eliteko 500 parte-hartzaile biltzea espero du. Dida Kirol Taldeak eta Vital Fundazioak antolatu dute, eta Zuiako Udalaren laguntzarekin, distantzia ertaineko Euskadiko eta Arabako Duatloi Txapelketa izango da. Edizio honetan, 130 boluntariok hartuko dute parte lasterketaren antolaketan, lasterketa ongi garatzeko.
Frogari buruzko informazio gehiago: http://zuiadu.com/ eta https://www.rockthesport.com/es/evento/zuia-duatloia-2022/informacion-general
Trafikoan eragina:
Kontuan hartu behar dira aldaketa hauek:
MURGIA:
Txirrindularien fluxu konstantea Murgiaren erdialdean, 10:00etatik aurrera.
- Palatu kalea, 10:50etik aurrera.
- San Martin kalea, 9:50etik aurrera.
- Bigillano kalea, 11:35etik aurrera
Lasterketa-segmentu bakoitzeko igarobidea erregulatuko da, eta, ahal denean, bidea emango da. Baina, ibilgailua erabili behar bada, komeni da aldez aurretik beste aldeko kaleetara eramatea.
Errepide orokorra zabalik egongo da etengabe, eta MURGIAKO SARRERA GASTEIZTIK 11:30etik 12:40ra arte bakarrik itxiko da. ALTUBEKO SARRERATIK sar daiteke MURGIAN. Bi irteerak irekita egongo dira.
SARRIA:
Lasterkarien fluxu konstantea Murgia eta Sarria artean, 9:55 eta 11:15 artean
Murgiako sarbidea, Domingo Sautu eta EL TORIL kaleetatik, SARRIAN. Parketxera igotzeko, Gorοmendi kaletik. Bai GORBEIAMENDI bai EL TORIL itxita egongo dira trafikoarentzat eta lasterkariek bi noranzkoak beteko dituzte.
Ordutegi horretan mugitu behar izanez gero, komeni da autoa aldez aurretik ateratzea, Sarriako jeneralean Murgiara sartu ahal izateko. Automobilak Murgiarako errepide nagusitik atera ahal izango dira, TXANDAKAKO PASABIDEAREN bidez arautuko den errei bat erabiliz igo eta jaisteko.
JUGO:
9:55etik 10:45era, gutxi gorabehera, Domaikiatik Jugora doan ziklisten fluxu konstantea. Jugo eta Domaikiaren arteko ordu-tarte horretan etendako zirkulazioa.
Murgiatik Jugorako txirrindulari-fluxua ere konstantea izango da 10:45etik 13:15era, gutxi gorabehera. Trafikoa moztuko da Jugoren eta Murgiaren artean ordu-tarte horretan, bi noranzkoetan, eta Murgiara Bitoriano bidez sartzen ahalko da.
ZARATE:
Txirrindularien fluxu konstantea Murgiara bidean, 11:46 eta 12:27 artean, gutxi gorabehera. Txirrindulariek igarotzen duten ordu-tartean, zirkulazioa moztuko da Zaratetik Murgiara, Zarate eta Etxaguen artean, N240 errepidera sartu ahal izateko.
Gasteiza/Bilbora sartzeko bide gisa, Zarate-Manurga-Gopegi-Eribe-Berrikano-Etxabarri Ibiña fluxuaren bidez ere sar daiteke.
Murgiarako zirkulazioa Zarate - Gopegi baimenduta dago. Aiurdinerako igoera bakarrik moztuta.