Urriaren 16a izango da egun handia, baina 20ra arte luzatuko da.
Gorbeiako Bazterrak-ek, Udalaren eta beste eragile batzuen laguntzarekin, Miko jardunaldiak antolatu ditu urrirako.
Urriaren 16an, igandea, egun handia izango da: 10:00etatik 15:00etara mikopintxo ibilbidea egingo da herriko tabernetatik eta perretxikoekin egindako dozena bat jaki dastatu ahal izango dira. Gainera, ordu berean, mikologi erakusketa izango da Jai Alai frontoian.
Horren ostean, astean zehar hainbat hitzaldi interesgarri izango dira kokapen : urriaren 17an 'Setas cultivadas'; hilaren 18an, 'Micología y redes sociales'; 19an 'Gure inguruko perretxiko ez jangarriak'; eta 20an 'Setas y producto alavés en la cocina'.