: Irekia - Gobierno Vasco Zuiako Osasun-zentro berria inauguratu da gaur eguerdianDatorren astelehenean, martxoaren 8an, jarriko da martxan Murgia, 2021eko martxoaren 1a _ Iñigo Urkullu Lehendakariak, Gotzone Sagardui Osasun sailburuak Osakidetzako beste arduradun batzuekin batera, eta Unai Gutierrez Urkiza Zuiako alkateak inauguratu dute, gaur eguerdian, Zuiako anbulategi berria; Bigiliano eta Murgiako Palatu kaleen artean kokatutako Osasun-zentroa, hain zuzen ere. Kanpoaldean, berriz, Zuiako herritarren kontzentrazioa egon da, Osasun Sistema Publikoaren alde.Anbulatorio berriaren irekitzeak erantzungo dio aspalditik udalak herritarrekin batera eskatutako eskariari; hamarkada luze batez aritu gara lanean Zuia hornitu ahal izateko herritarren beharrei egokitutako ekipamenduz.Osasun Zentro berriari esker, pazienteen arreta nabarmen hobetuko da, eta baita langileen lanaren kalitatea ere. Guzti, guztiei -osasun langileei, administraziokoei eta garbiketakoari-, eskerrak eman nahi dizkiegu denbora luze honetan egindako lanagatik, ahaleginagatik eta konpromisoagatik.Gaurko inaugurazio ofizialaren ondoren, aste honetan zehar eraikin zaharretik instalazio berrietara lekualdaketa egingo da. Eta, Osakidetzak iragarri duenez, datorren astelehenean, martxoaren 8an, Zuiako Osasun Zentro berria jarriko da martxan.Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/67106-nuevo-moderno-centro-salud-murgia-osakidetza-mejorara-atencion-sanitaria-mas-500-vecinos-vecinas-zuia