Larunbat honetan (ekainaren 30ean)n izango da aurtengo ZUIA EUSKARAZ itxiko duen egun handia.Egun osoko egitaraua izango dugu, denon gozagarri. Hala ere, 11:30etatik aurrera Bea Murgia plazan egingo dugun EUSKARA, ZUIAKO PLAZARA ekitaldia izango da egunaren erdigunea. Bertan, besteak beste, udazkenean etorriko den Euskaraldiaren hamaikakoaren aurkezpena egingo dugu.Talde antolatzaileak, ohar hau ere luzatu nahi dizue: etor zaitezte okasioak eskatzen duen bezala jantzita. Hau da, elegante! ;D