2020ko formatuarekin jarraituta, 2021eko Zuia Euskaraz eguna IBILTARIA izango da: ibilbide bat egingo dugu bailarako herrietan zehar, eta hainbat geldialdi egingo ditugu. Bidea bizikletaz, autoz... bakoitzak nahi duen bezala egin ahal izango da.

Ibilbidea Murgiako plazan hasiko da, 10:00etan. Ondoren, Zaratera joango gara; handik, Jugora, eta, segidan, Domaikiara. Domaikian hamaiketakoa egin ondoren, azken txanpa hasiko da: Aperregitik pasa, eta Bitorianon bukatuko da ibilbidea, bazkalorduan. Orduan, eguraldi onak laguntzen badu, Orora igoko gara, eguna behar bezala bukatzera.

Ibilbidean zehar egingo ditugun geldialdietan ez gara geldirik geratuko. ZUIA EUSKARAZ TRIBIALA prestatu dugu, herriz herri probak egin eta ondo pasatzeko. Ausartuko zarete bertan parte hartzera? Irabazlearentzat, Zuiako produktuz osatutako otzara eder bat dugu prest...

TRIBIALEAN PARTE HARTZERA ANIMATUKO ZARA? Bete azpiko formularioa, mesedez. Ondoren, egunean bertan, taldeak antolatuko ditugu:

https://forms.gle/UEjCzjPX5FtoWcgg6