Zuiako euskaldun, euskaltzale eta euskarara etorritakoen kultur-ekimena hastera doa, beste urte batez. Ekainean zehar, adin, zaletasun eta gustu guztietarako jarduerak izango ditugu, gastronomiatik hasi, kiroletik pasa, eta kultur-emanaldietaraino. 

 

Ekimenaren jai-egun nagusia ekainaren 24an (larunbata) izango da. Egun horretan egingo da ZUIA EUSKARAZ EGUNA, eta goizetik hasi eta gauera arte egongo da gozatzeko aukera. Amaia Bonoren "Belarriprest" lana, Felipe Zelaieta, Xabi Igoa eta Peru Abarrategi bertsolariak, herri-bazkaria... eta, bukatzeko, Willis Drummond taldearen kontzertua ere izango dugu. 

Ekitaldiak gertutatu ahala izango dituzue xehetasun gehiago.