Laguntza teknikoa eta dirulaguntzak.

Lanbidek langabezian dauden eta negozio bat jartzeko asmoa dutenei laguntzeko programa bat martxan jarri du. Kuadrillan Gorbeialdeko Kuadrillak berak bideratuko ditu laguntza horiek.

Bi profiletako pertsonei zuzenduta daude laguntzak: batetik, ekintzaileei enpresa ideia garatzen laguntzeko (6 plaza); eta, bestetik, bideragarritasun plana eginda dutenei negozioa martxan jartzeko (4 plaza).

Laguntzak dira teknikoak (aholkularitzakoak) eta baita diru partidenak ere. 

Izena emateko edo informatzeko, jo Gorbeialdeko Kuadrillara: 945 430167 (Oihana) edo ekonomia@gorbeialdea.eus