Urriaren 22tik 31ra.
Gorbeialdeko Kuadrillak erabiltzaileek ekipo informatikoak konpontzen ikasteko tailerra antolatu du.
Urriak 22, 23, 24, 29, 30 eta 31n egingo da Murgian, 09:30etik 13:30era bitartean. Doan izango da, baina plaza kopurua mugatua da.
Langile, enpresaburu, ekintzaile eta langabetuei zuzenduta egongo da.
Honako gaiak landuko dira: erremintak eta ekipamendua; desmuntatu eta muntatzea; eguneratu eta hobetzea; softwarea instalatu eta eguneratzea; akats arrunten konponketa; eta errendimendua optimizatu, besteak beste.
Informazio gehiago lortzeko eta izena emateko, 945 430167 edo ekonomia@gorbeialdea.eus