Liburutegian, irailaren 28ra arte.

Murgiako liburutegian 'Elikadura ekologikoarekin dena hobetzen da' erakusketa ikusgai dago. Erakusketa Kontseiluak egiten duen Euskadiko produktu ekologikoen sustapenaren barruan kokatzen da, eta herrira ekarri dute Asteklima, Euskadiko Klima eta  Energiaren Astearen barruan.

Elikagai ekologikoaren ekoizpena gizarte aurreratuaren ezaugarria da, naturarekin konprometituta eta mundua ulertzeko eta kudeatzeko modu jasangarriaren aldeko apustu egiten duen gizartearena.

Erakusketa honen helburua jerdarteari ekoizpen ekologikoari buruzko ikuspegi osoa helaraztea da; haren abantailak eta ingurumenari ekartzen dizkion onurak azaltzea, hain zuzen ere.

Non: Murgiako liburutegian
Noiz: Irailaren 22tik 28ra (23 eta 24 izan ezik)
Ordutegia: 17:00-19:30h
doan.