Datorren igandean, irailaren 19an helduko da Zuiara, Zigoitian izanda gero. Kadete, junior eta SUB-23/elite mailako frogak korrituko dira irailaren 18 eta 19an, bi herrietan.
Informazio zehatza hauxe:
Irailak 18: Gopegi-Zigoitia
- Kadete mailako 1. etapa: goizeko 9:30etan irtengo da Gopegitik eta ibilbidean Eribe, Buruago, Berrikano igaro ondoren Gopegin bukatuko da. Gutxi gorabehera ordubete iraungo du.
- Junior eta SUB-23/elite kategoriako 1. etapa: goizeko 11etan irtengo da Gopegitik eta ibilbidean Eribe, Buruago, Berrikano igaro ondoren Gopegin bukatuko da. Gutxi gorabehera 13:30etan bukatuko da.
Irailak 19: Murgia-Zuia
- Kadete mailako 2. etapa: goizeko 9:30etan irtengo da Murgiatik eta ibilbidean Ametzaga, Gilierna, Bitoriano, Lukiano, Aperregi, Domaika, Jugo eta Aiurdin igaro ondoren Murgian bukatuko da. Gutxi gorabehera ordubete iraungo du.
- Junior, SUB-23/elite kategoriako 2. etapa: goizeko 11etan irtengo da Murgiatik eta ibilbidean Ametzaga, Gilierna, Bitoriano, Lukiano, Aperregi, Domaika, Jugo eta Aiurdin igaro ondoren Murgian bukatuko da.. Gutxi gorabehera 13:30etan bukatuko da.
Zehaztasun guztiak dokumentuan.