Gorbeialdeko Kuadrillak antolatuta.

Gorbeialdeko Kuadrillak enpresa kudeaketarekin lotutako bi ikastaro antolatu ditu urrirako. Biak Murgian egingo dira, langile, ekintzaile, enpresari eta langabetuei zuzenduta, eta 16 ordu presentzialez gain, tutoretza pertsonalizatuak ere izango dituzte.

Batetik, urriak 16, 17, 18 eta 19an Enpresaren oinarrizko kudeaketa ikastaroa izango da, 09:30etik 13:30era.

Eta, bestetik, urriaren 24, 30 eta 31n Zure negozioaren kudeaketa fiskala ikastaroa izango da, 09:00etatik 14:20era.

Bietako edozeinetan izena emateko, jarri harremanetan Gorbeialdeko Kuadrillarekin telefono bidez (945 430167) edo e-postaz (ekonomia@gorbeialdea.eus).