Irailaren 19tik hasita.
Gorbeialdeko Kuadrillak Enpresa kudeaketarako oinarrizko ofimatikaren ikastaroa antolatu du. Murgian egingo da, 09:00etatik 14:00etara, irailaren 19, 20, 23, 24, 25 eta 26 zuzenduta dago Kuadrillako langileei, enpresariei, ekintzaileei eta langabetuei. Gainera, tutoretza pertsonalizatuak ere eskainiko dira.
Interesatuek izena eman beharko dute Gorbeialdeko Kuadrillan bertan, 945 430167 telefono zenbakian edo ekonomia@gorbeialdea.eus e-posta helbidera idatzita.