Indarkeria matxistaren aurkako borrokan ArabanPasa den azaroaren 11n  Zuiako udaletxeko areto nagusian “Erronka berriak Araban genero indarkeria borrokatzeko eta gainditzeko”  jardunaldia egin zen.Aretoa bete egin zen eta 55 pertsona inguru bildu ginen entzuteko, ezagutzeko eta hausnartzeko Arabako eta lurraldeko kuadrilletako, beraien artean Gorbeialdeko, genero indarkeriaren egungo errealitateari buruz.‘Sortzen’ aholkularitzako Norma Vazquezek eta  bere lan taldeak Arabako Lurralde Historikoan gertaturiko indarkeria matxistaren diagnostikoa egin dute, eta Normak berak horren aurkezpena egin zuen.  Gainera, besteak beste, Antonia Blanco Briosca, Arabako Lurralde Historikoko ordezko epailea ere gure artean egon zen. Eta baita Jose Miguel Fernandez Lopez abokatua, zigor zuzenbidean eta genero indarkerian aditua eta Clara Canpoamor elkarteko ordezkaria ere.Gorbeialdeko Kuadrillako Berdintasun zerbitzuaren eta Zuiako Udalaren izenean eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartu zuten pertsona guztiei. Arabako Foru Aldundiak eta Clara Campoamor elkarteak egindako lana ere azpimarratu nahi dugu, jardunaldi hau Zuiara ekartzeko aukera emateagatik.