Izena emateko azkeneko eguna azaroak 25 da.

Udalak jakitera eman du, aurreko urteetan bezalaxe, datozen hilabeteetan etxeetako gantz bereizgailuak garbitzeko zerbitzua eskainiko dela.

Aurreko urtean izena eman gabe zeuden pertsonak bakarrik apuntatu beharko dira. Horretarako, azaroaren 25a aurretik Udaletxera joan beharko dute, izen-abizena eta etxeko helbidea ematera.