Enpresa bat udalerrian 4G eta 5G telefonia mugikorreko zerbitzua jartzen dabil, eta honek herritarren etxeetako lurreko telebista digitalean (LTD) eragina izan dezake.
Udalerrian 4G eta 5G telefonia mugikorreko zerbitzu berria jartzeak transferentziak sortu ditzake herritarren etxebizitzetako telebisten lurreko telebista digitalean (LTD).
Horregatik telefonia mugikorreko zerbitzua jartzen dabilen enpresak LTDaren doaneko konponketa egingo dio behar duen guztiari.
Interesatuek honako telefono zenbakira deitu beharko dute (doanekoa da): 900 833 999.
Ohiko galderak eta horien erantzunak:
Zer gertatzen dabil?
Belaunaldi berriko 4G eta 5G telefonia mugikorreko sarea hedatzen ari da Espainia osoan, 800 eta 700 MHz-eko bandetan, hurrenez hurren. Horri esker, Movistar, Vodafone eta Orangeko erabiltzaileek abiadura handiko konexio mugikorrak izango dituzte, eraikinen barruan estaldura hobea izango dute eta landa-eremuetan dagoen zerbitzua baino eskuragarriagoa izango da.
Baina zerbitzu horiek martxan jartzeak lurreko telebista digitalaren (LTD) ondoko banda batean emititzea dakar; eta, beraz, litekeena da telebista seinalea jasotzeak eragina izatea telefonia estazioetatik hurbil dauden eraikin edo etxebizitza batzuetan.
Zer aktuazio mota egiten dabiltza?
4G eta 5G zerbitzu mugikorrak 800 eta 700 MHz-etan martxan jartzeko, hurrenez hurren, beharrezkoa da operadore mugikorrek Espainia osoan zehar banatutako telefonia mugikorreko hainbat estaziotako nodoak piztea. Pizte hori eta igorpen kontsekuenteaLTDaren ondoko banda batean, telefonia mugikorreko estazioetatik gertu dauden eraikin edo etxebizitza batzuetan telebista seinalea jasotzeari eragin diezaioke.
Nori eragiten dio?
Batez ere LTDa ikusten duten telefonia mugikorreko estazioetatik hurbil dauden eraikin edo etxebizitzei eragiten die.
Telebista zuntz optikoaren, satelitearen edo Interneten bidez bistaratzen bada, ziurrenik ez dute inongo eraginik izango.
Nola nabaritu daiteke eragina?
700 eta 800 MHz-eko bandetan sortutako interferentziak eta antena-instalazioan eragina izan dezaketen beste interferentzia edo perturbazio erradioelektriko batzuk (pixelatzea, irudiak blokeatzea edo LTD kanaletako seinalea galtzea) dira afektazioen adibide batzuk. Telebista zuntz optikoaren, satelitearen edo Interneten bidez ikusten duten ikus-entzuleek ez dute interferentziarik izango.
Zer egin?
LTDa hartzean arazoren bat detektatuz gero, deitu 900 833999 telefono zenbakira.