Udala ari da horri konponbidea eman nahian.

Azken egun hauetan askok antzeman duzue etxeetara heltzen zaizuen ura arre datorrela eta, kasu eta une batzuetan, oso arre.

Hori ari da gertatzen Baia ibaiak karga organiko handia daramalako azken euriteen ondorioz eta tratamendurako nstalazioa ez delako gauza izan materia organiko guztia arazteko.

Atzo eta gaur hainbat lan egin dira egoera hobetzeko; espero dugu guztiz konponduta egotea egun batzuen buruan.

Barkatu eragozpenak.