Gaur da Euskararen Eguna! Bai, gaur ospatzen dugu Euskararen Eguna, Zuian ere! Ospatzekoa baita euskarak egin duen ibilbidea eta ekinaren ekinez gauzatu diren lorpenak. Baina badugu oraindik ere zer egin, erronka handia dugu ezagutzatik erabilerara benetako jauzia eman nahi badugu!Eta horretarako zure ahalegina ere ezinbestekoa da!
Komunikatzeko, esparru ez-formaletan ere bai!
Pandemiak agerian utzi du zenbateraino diren ezinbestekoak komunikazio ildoak eta sarea egunerokotasunean: lanerako, familian, lagun artean… Eta hori bera du erronka: komunikazio eta jarduera eremu berrietan ere, naturaltasun osoz, euskarak bere tokia hartzea.
Hau da, eremu formaletatik haratago, ez-formaletan euskara presente egotea da helburua, horixe izango baita gazteengana heltzeko formularik onena!
Zuk, bai zuk ere, zure esku duzu aukera!
Ahobizi edo belarriprest izan, dakizun hori erabili eta kutsatu zure ingurukoak, euskararen birusa ibili dadila ahoz-aho, trasmititu dadila nagusi, gazte zein umeen artean.