EUSKARALDIA hasteko ez da ezer falta: ostiral honetatik aurrera gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan egiteko aukera izango dugu.Zuiako euskara lan taldeak bi hitzordu proposatzen dizkizue, ekimenaren harira:
(GOGOAN IZAN: Euskaraldian izena emateko epea ostegun honetan, azaroaren 19an, bukatuko da. Bete formularioa, eta jaso txapa!)
1. Azaroak 19, osteguna. 19:30ean udaletxeko 1. solairuko aretoan: OIER AZKARRAGA. "GUREA ERE BADA. ZUIA EUSKALDUNAREN HISTORIA LABURRA".
2016ko Eugenio Murgia beka jaso, eta Oier Azkarraga Grajalesek argitaratutako liburuaren aurkezpen-ekitaldia. Zuia udalerriko euskararen berreskurapenaren historia sozialaren errepasoa egiten da bertan.
Saioak edukiera mugatua izango du, eta bertara etortzeko gonbidapena hartu beharra dago, ondorengo helbidean:
2. Azaroak 26, 19:30ean udaletxeko 1. solairuko aretoan: AMETS ARZALLUS. "MIÑAN"
Amets Arzallusen bisita jasoko dugu, 2019an argitaratutako MIÑAN liburua aurkezteko aitzakiarekin:
"Gineako hiriburutik Nzerekorera mila eta hirurehun bat kilometro daude. Ibrahima han ibili zen hiru edo lau urtez, kamioi batean, gidari batek aprendiz onartu zuelako. Aste batean Konakrytik Nzerekorera joaten ziren, eta hurrengo astean Konakryra itzuli. Egun batean amak deitu zuen arte: anaia txikia falta zen etxean. Eta haren bila abiatu zen. Basamortua gurutzatu; pasatzaile, polizia, bahitzaileekin topo egin; egarria, gosea, mina ezagutu. Afrikatik Europarako bidea.
Mediterraneoa zeharkatzen dutenak deshumanizatzea ezinbestekoa da haien heriotzen, kanporatzeen, ilegalizatutako bizitzen gaineko ezaxola zabaltzeko. Baina bizitza horietako bakoitza bakarra da eta, beraz, unibertsala. Eta kontatzeak hori azpimarratzen du. Ibrahima Balderen bizitzaren kronika da nobela hau, hark ahoz eta Amets Arzallusek letraz idatzia. Berezia duelako zauria, eta berezia kontatzeko manera. Hitz egitean han balego bezala."
Saioak edukiera mugatua izango du, eta bertara etortzeko gonbidapena hartu beharra dago, ondorengo helbidean:
https://entradium.com/events/amets-arzallus-minan-liburuaren-aurkezpena