Zuian, Euskaraldiaren berri zabaltzeko, hamaika lagunen bila gabiltza:

Zuian, Euskaraldiaren berri zabaltzeko, hamaika lagunen bila gabiltza: Euskararen sustatzaile, erreferente eta eragile direnak, euskara ikasten ari direnak, euskararekin loturaren bat dutenak, euskara jakin ez baina euskararen alde lan egin dutenak... 
Maiatzaren 10ean (apuntatu data agendan!) aterako dugu hamaikakoaren argazkia. Umea, gaztea, heldua zein adinekoa izan daiteke! Euskararekiko lotura izatea da soilik nahitaezko. 

Nor datorkizu burura? Idatzi izen-abizenak eta arrazoia formularioan: 

https://forms.gle/ewku1UbRNs6MK9Ac9