Azaroaren 29an, eta abenduaren 1 eta 3an.

Aurten ere Euskararen Egunaren bueltan, ekintza interesgarriak antolatu dira Zuian.

Ostiral honetan, azaroak 29, Les Bobé Bobé konpainiak 'Dada Ü Lala' antzezlana eskainiko du Gaztetxean 18:30ean. Gazte zein helduentzat zuzenduta dago.

Igandean, abenduak 1, Nai Imaginazioak konpainiak 'Ipurbeltz' antzezlana eramango du agertokira Ametzagan, 17:30ean. Familia osoarentzat da.

Eta, azkenik, asteartean, abenduaren 1an, Euskararen Egunean, izango da 'Zein da euskararen marka Araban?' mahaingurua Murgiako txokoan, 18:00etan. Parte hartuko dute Irati Iciar eta Iñaki Martinez de Lunak. Horren ostean, luntxa izango da.