Euskadin, Madrilen, Txilen eta Medellinen filmatutako dokumental hau Setem Hego Haizeak egindako "¿Consumimos violencia?" Azterlanean oinarritzen da. Azterlan horrek kontsumo konbentzionalaren eta indarkeria matxisten arteko harremanari buruzko gogoeta egiten du.Al Borde Filmsek Setementzat egindako dokumentala da, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatuta. 2018ko azaroan estreinatu zuten Bilboko Zinebi jaialdian. Orduz geroztik, hainbat euskal herritan eta beste hainbat tokitan ibili da proiekzio eta eztabaidekin.Itziar Aizpuru du protagonista, eta Yayo Herrero, Yolanda Dominguez, Silvia Federici eta June Fernandezen kolaborazioak ditu.Bukaeran Setem Hego Haizeak-eko kide bat izango dugu azterlanaren eta dokumentalaren inguruko gogoeta eta eztabaidarako.