"Flamenkoa eta euskara" bikotea entzun, eta bata bestearengandik urrun samar irudikatu ditzakezu. Baina ez da horrela, eta Askoa Etxebarrieta "La pulga" da horren adibide. Abenduaren 15ean, ostirala, 19:30ean egingo digu bisita Zuiara, udaletxeko 1. solairuko aretora, hain zuzen ere. Bertan, elkarrizketa bat egingo diogu hasteko, bere ibilbideaz, flamenkoaren ikuskeraz... Eta, ondoren, taldekideekin batera, emanaldi bat eskainiko digu.

(Ikusiko dugunaren ideia bat izan nahi? Hona hemen)