Zuiako udalak programa pilotua jarriko du martxan gantz-bereizgailuak garbitzeko, udalerriko etxe askotan dagoen beharrari erantzunez.

Bereizgailuok hirutariko eginkizuna dute: batetik, efluenteak egonkortu eta hastapeneko pausagunea; bigarrenik, olioak eta gantzak bereizten dira efluenteetatik eta, azkenik, ura gantzik gabe eta partikularik gabe isurtzen da saneamendura.

Gailuon eginkizuna zinez garrantzitsua da olio eta gantzak prozesu aerobikoak zaildu eta eragozten dituztelako, bai eta oxigenoa uretan barrena barreiatu eta, hortaz, gai organikoa degrada dadin ere; edozein araztegiren funtzionamendu egokia traba dezaketelarik.

Garbiketa enpresa baimendu baten esku jarriko da, hondakinen gestiorako gaitua, hondar hauen segurtasuna areagotuz eta hiritarren erosotasunaren onerako.

Udalak datorren urtetik aurrera tasa berri bat ezarriko du zerbitzu honetarako. Hala ere, oraingo honetan, programa pilotua izanik, kostu osoa udalaren gain egongo da aurtengo honetan.

Garbiketa hau egin nahi duten hiritarrek izena eman beharko dute abenduaren 12a baino lehen udaletxera agertuta edo telefonoz, izen-deiturak, helbidea, harremanetarako telefonoa eta helbide elektronikoa emanik.