Garbigune Mugikorra etxeetan eta denda eta enpresa txikietan sortzen diren hondakin bereziak biltzeko zerbitzua da. Hondakin hauen ezaugarriak direla eta, ezin dira bota hiri-hondakinak jasotzeko ohizko edukiontzietan.Zerbitzu honek zenbait edukiontzirekin bi kamioi ditu eta herrigune guztietan (guztira 342 herri) ematen da, Gasteizko udalerrian eta dagoeneko garbigunea duten herrietan izan ezik. Garbigune dutenak hauek dira: Amurrio, Laudio, Agurain, Alegria-Dulantzi, Langraiz Oka eta Oion.Nork erabil dezakeen, biltzen diren hondakinak, biltzen ez direnak eta abar jakiteko, jarraitu Arabako Foru Aldundiaren beheko esteka.Eta Gorbeialdeko Kuadrillako urteko lehenengo sei hilabeteko pasatze maiztasunak ikusteko, erantsitako pdf dokumentua daukazu.(Argazkiak: Arabako Foru Aldundia.)