Urriaren 31n, asteartea, arratsalde eta iluntzean.
Iazko arrakasta ikusita, Udalak eta Txintxularra aisialdi elkarteak Gau Beltzaren inguruan egitaraua antolatzea erabaki dute.
Urriaren 31n izango da eta ekintzak arratsaldean hasiko dira Palatu kiroldegian afal ordura arte: mozorro tailerra, ipuin kontaketa, kalejira...
Era berean, egun horretan gaztetxoenei eskatzen zaie etxetik kalabaza bana hustuta ekartzea gero barruan kandelatxo bat jartzeko (ez ekarri kandelarik etxetik!).