Urriaren 31n, osteguna, izango da eta herriko eragile asko ari dira egitaraua prestatzen.
Urriaren 31n, osteguna, Gau Beltza ospatuko da eta aurreko urteetan bezala herriko hainbat eragile elkartu dira antolatzeko: Udala, Txintxularra, Virgen de Oro eskola, Pagazuri guraso elkartea, Kokuk...
Herrian eta herritik sortutako jai honek Halloween baino askoz lehenago Euskal Herrian zeuden ohituratako batzuk berreskuratzea du helburu, beti ere jai eta aisialdi giroan.
EGITARAUA
Ipuin-kontaketa saioa Ane Gebararekin, eta mozorro-tailerra
Bi txanda, adinaren arabera:
- 18:30etan 7-12 urte artekoentzat ipuin-kontaketa, eta 3-6koentzat mozorro-tailerra
- 19:30etan 3-6koentzat ipuin-kontaketa, eta 7-12koentzat mozorro tailerra
Adi!! mozorro-tailerrean eta ipuin-kontaketan parte hartzeko, izena eman beharra dago: https://forms.gle/zmLTDGAbwnSNR3R26
20:00, eskolatik plazara
Kalejira beldurgarria!
20:30, plazan
Suaren inguruan, Bidabarri taldearen dantza, eta "Arimen gaua" koreografia
Eta ondoren... Txokolate gozo-gozoa, Serapioren txokoan!
Kontuan hartu beharrekoak:
- Gogoan izan mozorro tailerrean eta ipuin kontaketan izena eman beharra dagoela. Hala ere, ekitaldiak irekiak izango dira, izen-ematea aurreikuspenak egiteko da soilik.
- Izena emateko formularioan ikusiko duzuenez, GURASOEN LAGUNTZA BEHAR DUGU. Apuntatu zaitez, gauza askotan har dezakezu parte!
- Etxean prestatutako kalabazak egunean bertan ekarri, eta kalejiraren ibilbidean jarriko ditugu ;D
- Plazan, "Arimen gaua" koreografia egingo dugu denon artean. Hasi etxean entsaiatzen!