Zerbitzua irailaren 18an jarriko da martxan.
Udalak zabaldu 3 eta 11 urte bitarteko ume eta gaztetxoei zuzendutako ludoteka zerbitzuaren izenematea. Irailaren 11tik 15era bitartean eman beharko da izena Udaletxean goizez (09:00-14:00) edo arratsaldez (17:30-19:30). Zerbitzua doan da.
Astelehenetik ostiralera bitartean egunero egongo da zabalik, 17:30etik 19:30era bitartean. Ume bakoitzak gehienez bi egun aukeratu ahal izango ditu.
Plaza mugatuak izango dira; hortaz, banatuko dira izenemate ordenaren arabera.
Udaletxera inskripzio fitxa hau beteta eraman beharko da.