Gaur azaroaren 25a, Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna da. Hori dela eta, hemen duzue emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako sinboloa deskargatzeko aukera, puntu lila (sakatu hemen irudia deskargatzeko).
Sinbolo hau publikoki erakusteak berarekin dakar emakume eta gizonen arteko berdintasun eza oinarri duen era honetako indarkeriaren kontrako konpromiso aktiboa.
Hilabete honetan zehar honen erabilera egin dezazuen eskatzen dizuegu, irudi hau publikoa egitea zuen mezuetan, zuen webguneetan, sare sozialetan, egoitzetan, eskutitzetan, eta bururatzen zaizuen leku guztietan.
Zuiako egitaraua
Gorbeialdeko neska gazteak antolatuta, egun osoko egitaraua dugu.
Goizean Murgiako institututik kalejira musikatua egingo da Zuiako gaztetxera. Bertan tailerra egingo da, hezkuntza patrialkalari buruz.
Arratsaldez konzentrazioa egingo da Izarrako udaletxe plazan eta herri desberdinetako pertsonak elkartuko dira.