Arabako Foru Aldundiak abiarazi nahi du 14 eta 30 urte artekoendako.

Arabako Foru Aldundiak Lurrikara izeneko programa jarri du martxan Gasteiztik kanpoko Arabako udalerrietako gazteei zuzenduta.

Programaren helburua da gazteen errealitatea, interesa eta beharrak ezagutzea; horiei hezkuntza eta lan orientazio pertsonalizatua eskaintzea; gazte ekimen eta zerbitzuei buruzko informazioa ematea; gazteriaren partehartzea sustatzea; eta 'Gidatu' izeneko online gida garatzea.

Gazteen beharrak hobeto ezagutzeko hiru inkesta abiarazi dituzte: bata 14-17 urte bitartekoendako, beste bat 18-23 urte artekoendako eta hirugarrena 24-30 urte artekoendako.

Informazio gehiago behar izanez gero, 621 291957 telefono zenbakira deitu, lurrikaraba@gmail.com e-posta helbidera idatzi edo @lurrikaraba.