Altzariak eta dekorazio-elementuak material berrerabilgarriz sortzeko eta espazio bat birgaitzeko gazteentzako tailerra da.

Irailaren 22an, GazteZuia ekimenaren barruan eta LaTabalka taldeak gidatuta egingo den tailerrerako honako elementuak behar dira: paleak, gurpilak, plastiko birziklatua, egurrezko eta plastikozko kaxak eta saskiak, enbor handiak eta kable industrialeko bobinak.

Halakorik eskuragarri baduzu, abisatu 682 229795 zenbakira. 

Eskerrik asko!