Euskaraldia gerturatzen ari denez, egun osoko egitaraua antolatu du Zuiako euskara lan-taldeak, maiatzaren 10erako.

Maiatzaren 15etik 25era egingo da aurtengo Euskaraldia. Ahobizi edo belarriprest modura izena emateko aukera zabalik dago, hemen klik eginda.

Aurtengo ekitaldia girotzeko, egun osoko egitaraua antolatu du Zuiako euskara lan-taldeak. Erantsitako irudian duzue ikusgai.

Bazkaria

Gainerako jardueretan ez, baina bazkarian izena eman beharra dago. Bi modutara egin daiteke: Ioar tabernan, edo ondorengo formularioa beteta:

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLScxOZT_M5T5m6Vxt-PqlF3ud1HBlulzvF93Tmfe2rvhbzaj7g/viewform?usp=sharing

Izena emateko azkeneko eguna maiatzaren 6a, asteartea, izango da. 

Elkar mugituz, egingo dugu!