Azaroaren 15ean, 22an eta 29an, Sare eta Errefuxiatuak Ongi Etorri taldeekin batera antolatutako programa gauzatuko da.

Aurten ere, Sare eta Ongi Etorri Errefuxiatuekin elkarlanean, Udalak Giza Eskubideen Astea antolatu du.

Azaroaren 15ean, Carlos Taibo unibertsitateko irakasle ohi eta idazleak 'Colapso y decrecimiento' hitzaldia egingo du Udaletxean, 19:00etan.

Azaroaren 22an, 'Tipularen sehaska' dokumentala proiektatuko da; eta jarriaian Sare-ko bozeramaile Inazio Oiarzabalek 'Espetxea eta gaixotasuna' hitzaldia emango du. Udaletxean, 19:00etan.

-Azaroaren 29an. Maite Santa Maria eta Agus Gorbea ekintzaileek 'Palestina 2022, Sufrimiento y resistencia' hitzaldia egingo dute.