Kokuk taldeak, Udalak eskatuta, gidatzen du gazteen arteko gatazkei konponbidea emateko programa aitzindari hau.
Zuiako herria aitzindaria da gazteen arteko gatazkei konponbidea emateko programa ezartzen. Hain zuzen ere, Kokuk aditu taldeak gidatzen du Landa Inguruneko Gizarte eta Hezkuntza Ekintzako Programa Kurrikularra.
Gazteen artean eragiteaz gain, programaren bitartez hainbat irakaslek gatazkak konpontzeko prestakuntza jasotzen dute.
Hala, azaroaren 14an, asteartea, Kokuk taldeak eta Udalak 2022-2023ren memoria aurkeztuko dute Udaletxean, 1. solairuan, 19:00etan. Aurkezpen irekia da.