Eszenatokian, eztarrian ahotsak dituen aktorea. Eszenatokian, azalean pertsonaiak dituen gizakia.
Ongi etorriak Gizasaltsa jatetxera! Ostatu honetan edozein aurki dezakezu komunean, sukaldean edo jantokian bere istorioa konpartitzeko prest. Eguneko menuan maitasuna, gosea, erroak eta biziraupena ditugu, guztiak freskoak. Jatetxeko arduradunak bere alegiazko munduan murgilduko du publikoa odolez eta komediaz beteriko gizasaltsan. On egin!

ADI: Ekitaldi honetarako sarrerak agortu egin dira.