Gorbeiako helmuga turistikoaren altxorrik preziatuenak pertsona guztiengana hurbiltzeko asmoz antolatu da eguna. Bertan: musika, gastronomia, artisautza, esperientziak, errekurtso turistikoak, ondarea, benetakotasuna, ostatuak, jatetxeak...

Gorbeiako Altxorrak Mi Castillo de Arenan, Zurbaon (irailak 25)

Egun bateko jardunaldia da (11:00etatik 19:00etara), eta hainbat jarduera turistiko, gastronomiko eta kultural izango ditu, sorpresaz beteak: tokiko produktuen eta artisautzaren merkatua, mikrokatak, food truck, eko-taberna, bisita gidatuak, ikuskizunak, haurrentzako espazio sortzailea, Gorbeia informazio-gunea, zozketak, Idoia Asurmendiren kontzertua, bertsoak, Zurbaoko abesbatza... Eta moda desfile bat ere bai!

Sarrera librea eta doakoa da. Hala ere, osasun-larrialdia dela eta, programatutako jarduera guztiak une horretan zehaztutako osasun-gomendioei eta neurriei jarraituz egingo dira. Arriskurik gabeko ekitaldi bat egiteko, aldez aurretik honako hauek erreserbatu behar dira:Hemen ikus dezakezu informazio guztia:

Egitaraua

Erreserbak