Irailean zehar, Berdintasun Zerbitzuak hasiera eman dio Gorbeialdean dauden tokiko 4 berdintasun Planen ebaluazioei (Aramaio, Legutio, Zigoitia eta Zuia), eta, horrekin batera, Gorbeialdeko Kuadrillako emakume eta gizonen berdintasunerako I Plana egiteari, Emakunde- Emakumearen Euskal Erakundeari esker, Red Kuorum-en laguntza teknikoarekin batera.Plan berri honi esker, Arratzua-Ubarrundiako eta Urkabustaizko udalek berdintasun Plana izango dute, orain arte ez zuten eta.Plan honen helburua  planifikazioa bateratzea da, azken urteotan sortutako baliabide berriak batuz, eta hurrengo lau urteetarako 6 udalen jarduera bateratua bideratzea, ikuspegi estrategiko batetik Kuadrillako eta ALHko errealitate berriari erantzuna emanez.Horrekin lotuta, prozesu parte-hartzaile bat gauzatu nahi dugu, bertan erabakitzeko gizarteak eta Gorbeialdeko emakumeok zer nahi dugun, nola nahi dugun eta berdintasun errealaren bidean zein aukera eta oztopo ikusten ditugun, eta nola jardun dezakegun batzuekin eta besteekin.Zentzu horretan, parte-hartzera animatu nahi zaituztegu, Berdintasun Plan berri hau zuena, gurea eta guztiona izan dadin. Oso erraza da eta 5 minututan bukatuko duzu, Kuadrillan eta udalerrietan orain arte egindako berdintasun lanari buruz zure iritzia jasotzeko:https://goo.gl/forms/227aR26ckL1ZXGC72