Martxoaren 8an, ostirala, Izarran.

Gorbeialdeko Mugimendu Feministak aurtengo martxoaren 8ko ekintzak Izarran egingo ditu.

Joan den ostiralean, martxoak 8ra bideratutako joskintza tailerra egin zen.

Horren ostean, ostiral honetarako, martxoak 8, bazkaria antolatu da Beheko Iturrin 15:00etan. Janaria etxetik eraman beharko da partekatzeko. QRan dago izena emateko aukera.

16:30etik aurrera hainbat ekintza izango dira gune berean.

19:00etan manifestazioa abiatuko da Beheko Iturritik.

Eta 20:00etan izango den trikipoteoak emango dio bukaera egunari.