Astearte arratsaldean eta asteazkenean egun osoan.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi du gaur eta bihar haizete handiak izango direla; hortaz, abisu horia eta alerta laranja iragarri ditu.
Gaur, asteartea, 21:00etatik gau erdira bitartean haize bolada indartsuak espero dira, 100 kilometro ordukoak, batez ere haize guneetan.
Eta bihar, asteazkena, egun osoan zehar izango dira haizete indartsuak (100 kilometro ordukoak), baina 15:00etatik aurrera alerta laranja iragarri dute, haizeak 120 kilometro orduko abiadura hartu ahal duelako.
Beraz, kontuz ibili eta zaindu!