Azaroaren 1ean.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi du azaroaren 1ean haizete indartsuak izango direla eta ohartarazi ditu herritarrak kontuz ibiltzeko.
Hain zuzen ere, 00:00etatik 06:00etara abisu horia dago abixatuta haizeteengatik haizeguneetan; eta 18:00etatik 21:00etara abixu horia haizeguneak ez diren tokietan.
21:00etatik 24:00etara abisu naranja haizeguneetan eta haizeguneak ez direnetan.
Haize boladek 100 eta 120 kilometro orduko artean har dezakete.
Horregatik, Segurtasun Sailetik herritarrei honako gomendioak helarazi dizkiete:
-Etxeko leiho eta ateak ixtea.
-Lorontziak eta antzekoak kentzea.
-Beharrezkoa ez bada, mendira ez joatea.
-Horma, zuhaitz eta publizitate karteletatik urruntzea.